
Ezkondu egiten gara
ELI & IÑIGO
2025/07/05 | FINKA NARZABAL

3 urteren ondoren
EZKONDU EGITEN GARA
Oso pozik gaude egun berezi hau iristear dagoelako, eta nola ez, zuekin partekatzea gustatuko litzaiguke.
Ezkontza egun polit eta goxo bat antolatzen ari gara gurekin batera ospatu eta goza dezazuen.
Egun seinalatua iristen den bitartean web orri hau luzatzen dizuegu ezkontzaren nondik norakoak ikusi ditzazuen.
Eskertuko genizueke ondorengo galdeketak beteko bazenituzte, aldez aurretik zuen iritzia jakinda asko erraztuko baitiguzue antolaketa lana.
Mila esker!
Non izango da?
Finka Narzabal
Azpeitiko loiola auzoan kokatuta dagoen finka bat da.
Bertan egingo da ezkontzaren egitarau guztia, eguerditik hasi eta gauera arte.
Autobusez soilik igo daiteke bertara, ezin izango da norberaren kotxearekin igo, horregatik autobus zerbitzua egongo da bertara gerturatu ahal izateko.
Hurrengo estekan daukazute informazio gehiago ezkontza egunari buruz.

Zu han ikustea espero dugu
ETORRIKO AL ZARA?
Gure ezkontzako gonbidapena jaso baduzu zu gure ezkontzan egotea gustatuko litzaigukelako da, guretzat gertuko pertsona zaren seinale.
Gustatuko litzaiguke jakitea ea bertan izango zaren, ondorengo estekan klik egin eta konfirmatu iezaiguru zure asistentzia, eskerrik asko!
